
[Translate to Basque:] Le Tourisme
Elkargoaren egonaldi zerga
«Turismoaren sustapena, artean turismo bulegoen sortzea» eskumena Euskal Elkargoaren eskumena da 2017ko urtarrilaren lehenaz geroztik. Halatan, bada, Euskal Hirigune Elkargoak elkargoaren egonaldi zerga ezarri du 2018ko urtarrilaren lehenaz geroztik, 152 euskal herritan aplikatzeko.
Elkargo Kontseiluak 2018ko uztailaren 21eko deliberamendu batez ezarri zituen 2019ko urtarrilaren lehenean indarrean sartuko ziren tarifak.
Egonaldi zergaren diru sartzeak gure lurraldearen abantailak sustatzeko erabiltzen dira eta lurraldearen ekonomia dinamikaren alde den turismoa bultzatzeko ekintzetan baliatuko dira.
Osoki (departamentu zerga kenduz) Euskal Turismo Bulegoari emanen zaio; 2018ko urriaren lehenaz geroztik da indarrean bulego hori.
Elkargoaren egonaldi zerga ordaintzeko
Egonaldi zergaren adierazpena egiteko plataformara jo.
Egonaldi zergaren adierazpena egiteko gida baliagarria telekarga.